
Urretxuko kultur etxean 20:00etarako jarri dute hitzordua, eta kideei bertara agertzeko eskaera berezia egin diete. Bilkurako gai ordenan hainbat puntu sartu dituzte, besteak beste iazko kirol memoriaren irakurketa, iazko irabazien eta gastuen balantze orokorra, federazioaren aurtengo lizentzia eta irteeren egutegi berria prestatzea. Zikloturisten taldeko kide guztiei egin diete bilerara azaltzeko deia.