
Nagusilan adin nagusikoen gizaboluntariotza elkartea da. Bertako kideen betebeharra laguntza behar duten adinekoei konpainia egin eta ahal duten neurrian babesa ematea da, guztia modu boluntarioan. Ostiraleko bileran urteko ekintzenbalantzea egin eta etorkizunerako erronkak zehaztu nahi dituzte.Eztabaidagai izango dituzte esaterako, elikagaien-bankuaren urtekobalorazioa, Donostian egin diren bileretako ekarpenak, boluntarioberriak erakartzeko kanpainen nondik-norakoak eta hilaren 19angerontologikoan izango den bileran zehaztu beharrekoak.
Kide guztiak daude bilerara deituta.Bihar izango da, arratsaldeko 19:00etan Zelai Arizti kultur etxean.