
Mikel Serrano Zumarragako alkateakAntioko Plan Orokorraren zirriborroa aurkeztu zuen atzoprentsaurrekoan. Plan Orokorraren zirriborroa Ventura+Limonaarkitekto enpresak idatzitakoa da, intepretazio zentroko ideialehiaketa irabazi zuen enpresak berak. Hain justu, Ventura+Limonakokide Pau Limona izan zuen lagun Serranok atzoko prentsaurrekoan.
Antioko interpretazio zentroarenaurre-proiektuan aldaketak egin ditu PSE-EEk, EA eta Pprenbabesarekin. Baina dakizuen bezala EAJ, EB, ezker abertzalea etaAntiguarekin herri plataformak gogor kritikatu dute udal gobernuarenerabakia. Antioren izaera eta ingurunea ez errespetatzea leporatzendiete alderdiok, besteak beste, alderdi sozialistari. Hori horrelaPlan Orokorrak eta interpretazio zentroaren proiektuak, Antio etabere ingurunea guztiz errespetatzen dituela esateko baliatu zuenSerranok atzoko aurkezpena.
Plan Orokorra
Aurkezpenean adierazitakoaren arabera,haurrentzako parke bat egingo da interpretazio zentrotik hurbil. Egundauden komun publikoak desagertu egingo dira. Era berean koadrilenmahaiak dauden ingurunean zuhaitzak landatuko dituzte eta Udalekomahaiak dauden ingurunea birdiseinatuko da. Hemendik aurrerakoadrilek jarriko dituzten mahaiak Udalak ezarritako baldintzak betebeharko dituzte, inguruan hainbat zuhaitz landatzearekin batera.
Ingurunea babestea
Pau Limona arkitekto katalanakaurkezpenean adierazi zuenez, Plan Orokorraren helburu nagusietakobat ingurunea babestea da. Hala, baseliza herri-gunetik edo herriabaselizatik ikustea galarazten duten elementuak kenduko dituzte,edukiontziak edo seinaleak kasu.
Interpretazio zentroan PSE-EEk egindituen aldaketei dagokionean, ideia lehiaketa irabazi zuenaren osoantzekoa dela esan zuen Limonak. Aurre-proiektuan aurkeztutakooinarrizko elementuak errespetatu direla eta kanpoaldetik aldaketagutxi izango dituela gaineratu zuen.
Serranok bere aldetik, interpretaziozentroak, aurre-proiektuan aurkeztutakoak baino 73 metro koadrogehiago izango dituela argitu zuen eta jatetxeak 140 pertsonentzakolekua izango duela. Lanak udaberri amaieran hastea aurreikusten daeta 18 bat hilabetetan luzatuko dira.
Egilea: Asier Zaldua