
Urola Garaiko Mankomunitateak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu gaur arratsaldean, eskualdean egingo dire elkarretaratze ezberdinetan parte hartzera. Elena Cal-en omenez eta emakumeen aurkako indarkeria salatzeko helburuarekin arratsaldeko zazpietan elkarretaratzea izango da Zumarraga eta Urretxuko Areizaga-Kalebarren plazan eta Legazpin Euskal Herria plazan. Era berean, Ezkio-Itsasoko Udalak herritarrei Zumarragan eta Urretxun antolatutako elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu die bizilagunei.
Eskualdea osatzen duten lau herrietako udaletxeetan gainera, indarkeriaren kontrako kartelak jarriko ditzute balkoietan.