
Dena den, Belokikoak ez ziren erabat gustura geratu egindako partidarekin. Izan ere, hasieran dezente sufritu zuten. Rodriguez ez zen gai izan aurrean asmatzeko, eta Intxaustik ezin izan zuen atzeko koadroetan zulorik egin. Horregatik, berdinketari, berdinketa. Baina Antiguako 2ko pilotariek behera egin zuten tantoak jokatu ahala, eta Belokikoak horretaz baliatu ziren 22raino heltzeko. Datorren asteburuan etxean ariko dira berriro Rodriguez eta Intxausti, eta Oiarpe izango dute kontrario.