
Zumarragako mertzedariar lekaimeeklotura oso estua gordetzen dute Haitirekin. Urteak dira bertakoJecmel herrian proiektu ezberdinak gauzatzeko lanean ari direla. Aregehiago, urteak dira mertzedariar lekaimeen ahizpetako batzukJecmelen direla. Hori dela eta, era zuzenean eragin du Zumarragakomojen artean Haitin egunotan bizi den sufrimenduak eta kaosak.
Kikildu beharrean baina, GoierrikoHerriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundearekin eta EuskalElizbarrutiko Misioak elkarteko kideekin Haitira laguntza bidaltzekokanpaina martxan jarriko dute datorren astean. Otsailaren erdirakobidali nahi dute lehen edukiontzia, eta hori betetzeko zein produktubildu nahi dituzten zehaztu dute.
Elikagaiak eta udako arropadira, Haitin dauden mojek hala eskatuta premiazkotzat jo dituztenak.Horiez gain dirua ere bildu nahi dute, botikak eta ura edangarriegiteko pilulak eta gailuak erosteko. Horretarako Kutxan etaEuskadiko Kutxan kontu korronte zenbakia ireki dute.
Urtarrilaren 25ean , datorrenastelehenean hasiko da bilketa kanpaina eta otsailaren 6ra arteluzatuko da. Aipatutako bi elkarteek eta Zumarragako mertzedariekGoierriko bilketa antolatu eta koordinatuko duten arren, Gipuzkoamailako kanpaina da hau. Janaria eta arropa biltzeko gune ezberdinakjarriko dituzte Zumarragan, Urretxun eta Legazpin, Eroskin, BM-n etazenbait eskoletan ere bai.
Zumarragako Udalak eta Beasain etaOrdiziako udalek emandako diru laguntzak erabiliko dituzteedukiontziak Jacmelera bidaltzeko eta hainbat produktu erosteko.