
Gaur irekiko ditu ateak Madrilen,estatu mailako turismo azoka garrantzitsuenak. Noski FITUR azokaz arigara. Mundu guztiko eskaintza turistikoen erakuslehio izango daMadril igandera bitartean. Eta noski, Urola Garaia eskualdeak ereizango du bere tokian azokan.
Eskualdeko eskaintza turistikoa erabateratuan erakutsiko duten lehendabiziko aldia izango da gainera.Dakizuen bezala, ekainaz geroztik Lenbur Fundazioak du lauherrietako turismo eskaintza modu bateratuan kudeatzeko ardura. Horidela eta eskualdeko eskaintza guztia eta informazio interesgarriabiltzen duen liburuxka bat argitaratu berri dute Madrilenerakusteko. Lenbur Fundazioaren web guneaz gainera, Urola Garaiko eskaintza turistiko guztia bilduko duen web gune bat ere sortzen dabiltza eta lasterrera sarean erabilgarri izango da.
Azken urteetan Urola Garaian turismoakbilakaera garrantzitsua izan du eta gaur egun, bistari asko etaaskoren helmuga bihurtu delarik. Izaskun Gaston, Urola Garaikoturi9smo teknikariak esan digunez, urteko garai guztietan izatendira bisitariak Urola Garaian. Ingurukoak gehiago izaten diraasteburuetan eta kanpotarrak ugariagoak zubietan edo opor egunetan.Batez ere kataluniatik, Madriletik eta Frantziatik gerturatzen diraeskualdera bisitariak. Lekurik bisitatuenak edo ezagunenak Antiokobaseliza edo Legazpiko Mirandaola diren arren, behin bisitariakeskualdeak ematen dituen aukerak ezagututa, leku gehiago bisitatzekotartea hartzen dute Gastonen arabera.
Egilea: Lenbur Fundazioa.