
Bere garaian PSE-EE gidari duen udalgobernuak ezinbesteko apustu gisa aurkeztu zuen Berdintasun saila. Berdintasun zinegotzi izendatu zuten Lurdes Canduela eta berari babesteknikoa emateko teknikari bat kontratatu zuten. Hala sortu zenBerdintasun saila, Goierriko udal batek halakorik zuen lehenbizikoaldia zen.
Sail horretatik Hiri debekatuaren mapa egin dute,ikastaro bereziak antolatu dituzte -sukaldaritza edo brikolajeakasu-, Berdintasun Foroan parte hartu dute. Berdintasun saila, ordea,aurrekontuen menpe zegoen. Are gehiago, diru laguntzen menpe zegoen,eta iturri horretako ekarpenak agortu dira. Aurretik Urola GaraikoMankomunitate mailan ere Berdintasun saila sortu zuten, eta bertakogidaritzarako teknikari bat kontratatu zuten. Zumarragaren apustuaharago zihoala eta sail berezia sortu zuten, nahiz eta aldez aurretikdiru laguntza horien menpe zeudela bazekiten.
Ez da hauaurrekontuak direla eta Zumarragako Udalak egin duen murrizketabakarra, berriki jakin baitugu arrazoi hau dela eta ez dela adibidez,Erdi Aroko azokarik egingo aurten.