
‘Euskara balio erantsia’ kanpaina Ezkio-Itsasoko Yartu elkarteak, Legazpiko Zingi Zangok, Urretxu etaZumarragako Zintzo-Mintzok, Urola Garaia udal elkarteak eta Emunkooperatibak bultzatu dute. Egitasmoaren helburua euskara balioerantsia dela erakustea izan da eta euskara erabiltzen dutenmerkatariei esker ona azaltzea. Sari banaketa ekitaldia atzoeguerdian izan zen Urretxuko kultur etxean.
Merkatariek euskara bultzatzeko egindituzten ekintzak saritu dira: hitz egin, harrera egin, kartelak,oharrak… Kontsumitzaileen lana arreta jartzea, dendetan bertanaurkituko duten txartela betetzea eta ontzian sartzea izan da.Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako 700 lagun bainogehiagok parte hartu dute.
Sei dendariren lana eskertu da.Zerbitzu erabat euskalduna eskaintzen dutenen artean, bi kirol dendekjaso dute bezeroen esker ona: Legazpiko Ibargutxik eta Zumarragako Apalategik. Aipatu bezala, ahalegina ere eskertu da. Atal honetan,Legazpiko Lorea jantzi-denda eta Zumarragako Quo estetika zentroaizan dira sarituak. Bukatzeko, euskaraz jakin ez baina jarrera onaerakusten dutenen artean, Legazpiko Hizkuntza liburu-dendak etaUrretxuko Kahunas kirol-dendak jaso dute bizilagunen esker ona.
Ondoren, ekimenean parte hartu dutenbezeroen artean 100 euroko sei erosketa-bale zozketatu ziren. Dendaribakoitzak txartel bat atera zuen kutxatik. Ezkio-Itsaso, Urretxu etaZumarragakoei dagokienez, Quo estetika zentroko saria Maria JesusEtxanizek irabazi du, Apalategi kirol-dendakoa Ekaitz Elgarrestak etaKahunas kirol-dendakoa Rakel Dominguezek.
Egilea: Goierriko Hitza