Urretxuko eta Zumarragako Udalek 2010urterako antzerki denboraldia aurkeztu zuten ostiralean. Bederatziantzezlanez osatutako programazioa ezagutarazi zuten, otsailetikabendura bitarteko epea barnebiltzen zuena.
Estilo eta izaeraaskotariko antzezlanak taularatuko dituzte aurten Zelai Arizti kulturetxean. Euskaraz eta gaztelaniaz launa antzerki egingo dituzte etamusikarekin lotuta dagoen bederatzigarren umorezko ikuskizun bat ereizango da.
Ikusle «fidelak»
Aurkezpena iazko ikuslegoaren datuak ezagutzera emateko erebaliatu zuten. Guztira 2225 ikusle izan zituen iaz programazioak,hamar antzerki desberdinetako kopuruak batuta. 136 bono salduzituzten, hauetako %80 emakumeek erosiak. Euskarazko lanak ikusterabatez-beste 180 pertsona joan ziren eta gaztelaniaz eginikoetaraaldiz, 270.
Aurkezpenean aurten aurrekontu murrizketa egondela ere nabarmendu zuten (%20koa), baina konpainiekin hitz eginez,maila handiko antzerkiak ekartzen jarraitzea lortu dela gaineratuzuten Mikel Serrano eta Gorka Garmendia, Zumarragako eta Urretxukokultura zinegotziek.
Bonoek 65 euro balio dituzte.Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egongo dira eskuragaiurtarrilaren 30ean eta otsailaren 1ean, 2an, 3an eta 4an. Lehenegunean 11:00etatik 13:00ak arte egongo dira salgai etagainontzekoetan 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
Egitaraua
- Otsailak 5. ‘Euskarazetamol’, Ez Dok Hiru Bikoteatroa. Euskaraz, 22:30ean.
- Martxoak 5. ‘Rosas Rojas’, La Pampa Producciones. Gaztelaniaz, 22:30ean.
- Apirilak 9. ‘Aitarekin Bidaian’, Hika teatroa. Euskaraz, 22:30ean.
- Maiatzak 7. ‘Buenrollitina’, Riki Lopez. Gaztelaniaz, 22:30ean.
- Ekainak 4. ‘La maldicion de Poe’, Teatro Corsario. Gaztelaniaz, 22:30ean.
- Irailak 3. ‘Tatami’, Tanttaka teatroa. Euskaraz, 22:30ean.
- Urriak 1. ‘Fo’, Los Modernos. Gaztelaniaz, 22:30ean.
- Azaroak 5. ‘Arrastoa’, Txalo produkzioak. Euskaraz, 22:30ean.
- Abenduak 3. ‘Trampa mortal’, Txalo Producciones. Gaztelaniaz, 20:00etan eta 22:30ean.
Emanaldi guztiak Zumarragako Zelai Arizti aretoanegingo dira. Sarrerak 10 euroko prezioa du.
«Maila handiko» antzezlanekin osatu dute urteko programazioa. (Goierriko Hitza)