Urretxuko udal gobernua osatzen dutenezker abertzaleko hautetsiek proposatutako hiri-plangintzari babesikez diola emango jakinarazi du H1!ek. Plangintza hau irreala delakoeta egun Urretxuk dituen beharrei ez dielako erantzuten.
Urretxuko Hamaikabateko presidente JonZufiaurrek eta Udaleko bozeramale Jose Anjel Lizarragak prentsa oharbitartez gogorarazi dute, duela bi urte pasa ANVk, PSE eta EBarenbabesarekin, orduan EAk proposatutako arau-subsidiarioak atzera botazituztela. “2007ko irailean lehengo arauk gelditu zirelako ez duguorain gure gain ardurarik hartuko” diote H1!eko ordezkariek.
Aukera irreala
Orain, hasierako proposamenari eginbeharreko aldaketak eginda aurkeztu duten hiri-plangintza irrealadela gaineratu dute. “1200 etxebizitza egiteko planteamendua, Lizeoberria kokatzeko Pagoetan egiten ari diren hotela erostea edo gunepubliko batean 90 etxebizitza egitea ezinezkoak dira” H1!eniritzian. Are gehiago “gure herrian lanpostuak sortzeko dagoenpremiarekin bat ez datorren hiri-plangintza” aurkeztu duela ezkerabertzaleak gaineratu dute Urretxuko ordezkariek.
Azkenik, prozesua adostasunez egin delaere ezeztatu dute, “alkatearen helburu bakarra tramitazioa martxanjartzeko gutxiengoaren babesa lortzea izan da”. Gaurhirigintza-plana babestuko duten zinegotziei “arduraz jokatzeko”eskatu diete, “Urretxuren etorkizuna arriskuan dagoelako”.
Argazkia: iaz Udalak “Urretxu 2020”plangintza aurkeztu zuenekoa