
CCOO Euskadiko langile komisioak oharbatean jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzako Lan OsasunerakoOsalan elkarteak Urretxuko Sarralde lantegia zeneko eta BeasaingoCAFeko bi langilek jasaten dituzten gaixotasun larriak lanakeragindakoak direla onartu du bina txostenetan.
CAFeko langilearen kasuan, 67 urtekogizonezkoa da, mesotelioma batek gaixotua. Lan-bizitza osoa Beasaingoenpresan igaro zuen. Urretxuko Sarralde enpresako langilearen kasuan60 urteko gizonezkoa da, plaka pleuralak eta fibrosia dituena.1963tik 1993 urtera, enpresak itxi arte, Urretxuko Mugitegi industriaguneko lantokian egin zuen lan. Amiantoarekin etakristal-silizearekin harremanetan egon zen eta sindikatuak adieraziduenez, «esposizioaren eta gaixotasunaren kausa-harremana argigeratzen da».