
Berrogeita hamabost lagun elkartu zirenigande goizean Goierriko Biraren 2. etapa gauzatzeko asmotan.
Goizeko 8:30ak aldera iritsi zirenUdana gainera elurra ari zuela. Igoera pixkanaka egin eta Jandoainsarobetik igarota gelditu zen elurra. Handik Biozkornia lepoanbarrena egin zuten mendizaleek eta handik Artzanburu aldera jozuten.
Puntatik behera gidari lanak egin zituzten lau lagunek,GPS-a eskuan. Laino oso itxia agertu zen hainbat momentutan etaGPSaren laguntza beharrekoa izan zuten. Elur-erraketak zituztensoinean eta lan handia eginda gainontzekoentzako bidea ireki zutenLizarrate-San Adrianera ia iritsi arte.
Antolatzaileek biziki eskertu nahi izandute lau lagun hauek egindako lana. Hauen laguntzarik gabe ibilbideaegitea ezinezkoa izango bailitzateke esan dutenez.
Handik Aizkorritxo gainera iritsieta handik Arbelarreko txaboletara joanda hamaiketakoa egin zutenindar berritzeko. Arbelarretik Oltzarako bidean sartu ziren basoan,handik bidea segi eta Oltzako txaboletaraino iristeko. Bidea segi etaazkenik, elurrak erabat estalita zuen galtzadan ibiliz, tuneletikpasatu gara. Tuneletik, Mikeleten etxea igarota iritsi ziren azkeneanhelmugara, Otzaurtera. Guztira bederatzi ordu eta erdi behar izanzituzten bidea guztiz osatzeko.
Hirugarrena, hilaren 14an
Hirugarren ekinaldia otsailaren 14anizango da. Orduan bete beharreako ibilbidea hokoa izango da: Otzaurte- Etxegarate – Areetza (983 m) – Intsusburu (943 m) –Irumugarrieta (960 m) eta Lizarrusti.
Dagoeneko irekita dago izena ematekoepea. Izenematea erraztearren, Ostadarren egoitzan (Zelai Ariztin) eman ahal izango da izena astearte, ostegun eta ostiralean20:00etatik 21:00etara. Baita Goierri mendi taldearen tabernan ere.Izena emateko azken eguna otsailaren 12a izango da. Informazio gehiagorako, Goierriren eta Ostadarren web orriak bisitatu daitezke.
Egilea: Ostadar M.T.