
Lehia Aginagan jokatu zen azkenean,euria zela-eta Usurbilgo pilotalekua ez baitzegoen bere onenean.Usurbilgoa baino pilotaleku nobleagoa da berez Aginagakoa, bainaRodriguez eta Intxausti deseroso sentitu ziren uneoro. Hasiera bateaneutsi zieten usurbildarrei, baina kontrarioek segituan hartu zutenaurrea markagailuan. Sei tantoko aldea ere eduki zuten (14-8).Orduan, baina, erreakzionatu egin zuten Belokikoek (16-12). Halere,ez zen nahikoa izan. Azkenean, galtzaile. Dena den,final-laurdenetarako sailkatzeko moduan dira oraindik ere. Izan ere,aurreneko bi partidak irabazi zituzten, eta beste bi geratzenzaizkie. Iñaki Cruz eta Iñigo Viana bigarren mailakotorneoa jokatzen ari dira, baina pasa den asteburuan atseden edukizuten.