
Mankomunitateko Berdintasun Sailak etaGaraipen elkarteak emakume etorkinentzako bilgune bat izatekohelburua duen espazioa sortu dute. Abendu amaieratik ari dirabilkurak egiten eta aste honetan bosgarrena egingo dute, Urretxun.Emakume etorkinek “eurena egingo duten” gune bat izatekoasmoz abiarazi dute egitasmoa, eurekin eta euren arten elkartasunezkosare afektiboak eraikitzeko” bidea emanez.
Biharko bilkura 18:00etan egingo duteAizpuruenea kultur etxean. Parte hartzaileek beraiek halaproposatuta, atzerritarren legea eta bizitzeko eta lanerako paperenizapideak hartuko dituzte eztabaidagai. Sarrera irekia dute etorkineta emakume diren bailarako bizilagun guztiek.
Informazioa Goierriko Hitzan irakurridezakezue.