
Irailetik martxan da La Salle-Legazpiikastetxeko haur eskola. Inaugurazio ofiziala atzo goizean egin zutenarren. Egun haur eskolan 14 haurrek dute izena emanda momentuz.Lekurik bada, guztira berrogeita bi haur hartzeko gai baita haureskola berria. Hasiera batean leku gehienak beteta izateaaurreikusten bazen ere, ez da hala izan. Arantxa Agirre, EuskoJaurlaritzako hezkuntza saileko arduradunak krisiak ere haureskolengan eragina izan duela aipatu zuen atzoko agerraldian etahasiera batean, haur eskola izen emanda zeundenak baino haur gutxiagohasi direla ere baieztatu zuen.
Festa giroa
Dena den, festa giroa izan zen nagusiinaugurazio ekitaldian. Ikastetxeko adin guztietako haurrek etagaztetxoek hartu zuten parte bertan, baita gurasoen ordezkariek etaordezkari politiko eta erlijiosoek ere.
Hamalau haur artatzen dituzte 300 metrokoadroko haur eskola berrian. 0 eta 1 eta 1 eta 2 urte artekohaurrentzako espazioak daude. Berrikuntza nabarmenena, ireki berriaden bularra emateko txokoa da.
Egilea: Goierriko Hitza