
Bederatzi bat hilabetez luzatu diren lanenondotik amaitutzat eman dituzte Santa Barbarako jatetxe-aterpetxeberriko lanak. Lanak amaituta, gune berria nola gelditu denerakusteko ekitaldi bereziak egingo ditu Udalak datozen egunetan.Gaur eguerdian udal langileen eta kazetarien txanda izan da, biharpolitikarientzako irekiko ditu ateak jatetxeak eta ostiraleanherritarrei erakutsiko zaie. Gaurko ekitaldian, eraikin berria diseinatzeaz arduratudiren arkitekoak izan dira bertan azalpenak emateko.
Inaugurazio ekitaldia ostiral eguerdianizango da. Bertan izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiko KanpoHarremanetarako eta Turismoko Zuzendari Ernesto Murgiondo, Gipuzkoakoeskualde desberdinetako turismo arloetako arduradunak, Urola Garaikoudaletxeetako ordezkariak eta museo ezberdinetako arduradunak ere.
Egindako lanak
Iazko apirilaren 17an hasi zituztenjatetxe zaharra botatzeko lanak, zerbitzua zaharkituta gelditu zelaeta Udalak berria egiteko erabakia hartu eta gero.
Hasiera batean erreforma bat izan beharzuenak, azkenean proiektu handiago baten baitan hartu zuen gorputza.Eraikina aztertzen aritu ziren teknikariek, egurrezko zimentazioaksegurtasunik ematen ez zuela ondorioztatu eta gero berria egitea zelaonena zuen Udalak. Hortik sortu zen Santa Barbaran natur-parke bategiteko ideia. Fase ezberdinetan garatuko da hau, 1.faseko lanakamaituta jatetxe-aterpetxeak ateak irekiko ditu.
Jatetxea eta aterpetxea
Jatetxe-aterpetxe berria bi solairukoeraikin modernoa da. Lehenengo solairuak sukaldea, jantokia, tabernaeta bi komun ditu. Tabernak eta jantokiak 91 metro koadroko zabaleradute eta sukaldeak aldiz, 48 metro koadrokoa. Bigarren solairuankokatuta dago aterpetxea. Taldeentzako hiru logela handi, komunak etadutxak ditu. Hau da lehenago zegoenarekin alderatuta berrikuntzanabarmenena.
Natur parkea
Santa Barbarako natur parkeaderitzonaren baitan, zati bat baino ez da jatetxe-aterpetxea.Oinezkoentzako gune berde bat egin nahi dute inguruan. Horretarako 2.fase bat gauzatu nahi da 2010ean. Aurten, Santa Barbarako errepideaberrantolatu nahi da zirkulazioa berbideratu, baserrietarakosarbideak berdiseinatu eta oinezkoei lehentasuna emateko. Momentuzesan, 1. fase honetako lanek guztira, 832.000 euroko aurrekontua izandute.
- Bertan egindako bideoa: