
Zuhaitzaren Eguna ere ospatuko duteUrretxun eta Zumarragan biharkoan. Goizean ikasleek zuhaitzaklandatuko dituzte, txorizo ogitartekoa eta laranja jan aurretik.Arratsaldean, aldiz, jubilatuek elkartean dantzaldia egingo dute.
Goiz partean bi herrietako ikasleak Urretxuko auzoetanzuhaitzak landatzen ariko dira. Ikastolatik 4 eta 10 urte arteko 70haur joango dira ekimenera. Lilibaso auzoan ibiliko dira 09:30etik10:30era. Hogei zuhaitz landatuko dituzte guztira. Gainzuritik adintarte bereko 47 haurrek landatuko dituzte zuhaitzak. Horiek 10:30eanhasiko dira, eta Altamira eta Nekolalde artean ibiliko dira. 24zuhaitz landatuko dituzte. Lanak amaitutakoan udal ordezkariekogitartekoak eta laranjak banatuko dizkiete ikasleei, ohitura denbezala.
Prunus serrulata kazan
Aurten landatuko duten zuhaitzaloredun gereziondoa (Prunus serrulata kazan) izango da. Fruituaematen duen gereziondotik eratorritako zuhaitza da, baina fruiturikgabekoa. Arratsalde partean Urretxuko Aterpe jubilatuen elkarteanospatuko dute Ostegun gizen. Han ere ogitartekoak banatuko dituzte,eta dantzaldia egingo dute 17:30etik aurrera.