
Zumarragako Udalak zuhaitz landareakbanatuko dizkie baserritarrei gaur 12:00etan. Banaketa Ipintzakoiturriaren ondoan dagoen plazan egingo dute. Urtero egiten dutelandare banaketa, eta helburua baserritarrek lur-eremuetan bertakoespezieak landatzea da. Aurten guztira 1.145 zuhaitz-landare banatukoditu Udalak, iaz baino 313 gehiago. Zuhaitz-landareak AndoaingoUrkiondo haztegitik ekarriko dituzte.
Guztira 1.145 zuhaitz-landare banatuko dituzte:
- Haritzak (515)
- Intxaurrondoak (102)
- Gaztainondoak (35)
- Sagarrondoak, gorostiak eta pagoak ere banatuko dituzte, beste hainbaten artean.
Zuhaitz eguna
Zuhaitz landaketarekin zerikusia duenhurrengo ekintza Zuhaitz Egunarena izango da. Aurten urteurrenborobila beteko du, hogeita hamargarrena. Urtero bezala, martxoarenerdialdean egingo da Zumarragako Zuhaitz eguna, baina aurtenaldaketarekin dator. Larunbata beharrean ostiralean egin nahi duteekimena, gaztetxo gehiagoren parte hartzea sustatzeko.