
Urretxuko, Legazpiko eta Zumarragakoudalak Oñatiko (Gipuzkoa) Zubillaga hiltegia kudeatuko duenelkarte publiko batean sartuko dira. Debagoieneko Mankomunitatea arida ideia garatzen, eta hamahiru herriren artean osatuko dute Oñatikohiltegi komuna itxi ez dadin lan egingo duen elkartea.
2004.urtean hiltegia ixtekotan egon zen, Gurokela enpresak Bilbokohiltegiaren kudeaketa bere gain hartu zuenean. Oñatikohiltegian aritzen zen komertzial garrantzitsuetako batek, Gurokelakopartaide izanik, Bilbora alde egin zuen, Zubillaga hiltegia kinkalarrian utziz. Urtebete geroago Durangoko eta Gasteizko hiltegiakitxi zituzten, nahiz eta Oñatikoak egoerari aurre egin etazabalik mantendu zituen ateak. Hala ere, 2007an beste oztopo batgainditu behar izan zuen, Durangon Erralde hiltegia zabaldu zutenean.
Debagoieneko Mankomunitatean gaur egun hiltegiaren kudeaketazarduratzen den batzordetik diotenez, Gurokelaren sorrerak Oñatikohiltegiaren emaitzetan benetako beherakada sortu zuen. Erraztutakodatuen arabera, 2009ko hilketa kopuruan %15eko jaitsiera izan zen.