
Iñaki Mariñelarenaren (Zumarraga, 1971) lanak erakusketa areto batean ikustea ez da ohikoa. Orain artean Urretxuko eta Zumarragako hainbat tabernatan eskegi ditu bere lanak. Baina gaur arratsaldetik aurrera Urretxuko Juan de Lizarazu aretoak azken hamar urteetan egindako margolanen bilduma hartuko du, hilaren 28ra arte. Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko zazpietan izango da.
Irakurri Goierriko Hitzan Mariñekari egin dioten elkarrizketa: