
Asteburuan izan den elurrak etatenperatura hotzak ez ditu festazaleak kikildu. Hotzari aurre eginez,mozorroa gainean jarri eta kalera irten direnak asko izan diraasteburu guztian, ostiralean bertan hasita.
Eskoletako haur eta gaztetxoen txandaizan zen ostiralean. Kaleetan zehar ibili ohi dira mozorroak gainean,aurten baina, kanpoko giro hotzak ekitaldi hauek barruan egiteaekarri zuen. Gainzuri ikastetxekoak adibidez, Lantz-eko inauteriaeraman zuten Aldiri kiroldegiraino (argazkietan eta bideoan duzueikusgai). Ondoren nahi zuen guztiarentzat Laiotz taldearekindantzaldia izan zen Zumarragako Beloki pilotalekuan. Azken ordukoaldaketa izan zen hau, hasiera batean urtero bezalaAreizaga-Kalebarren plazan baitzen egitekoa ekitaldia.
Larunbatean, goizean goiz hasita Lurradantza taldekoak ohitura zaharrak berrituz, baserriz baserri ibiliziren eskean eta dantzan. Aurten Lantz-eko inauteria hartu dutegaitzat dantza taldekoek. Iparragirre-Balerdi musika tailerrekoak,buruhandiak eta Iratzarri dultzaina taldeko kideak arduratu zirengiroa eta musika kaleetan zabaltzeaz.
Arratsaldean egin zuten euren festaUrretxuko jubilatu elkartekoek. Mozorro lehiaketa, dantzaldi etaluntxa izan zituzten. Txikienentzat aldiz BiduriSound-ekinhaurrentzako mozorro festa izan zen Urretxuko Ederrena pilotalekuanbi udalek eta zenbait tabernek antolatuta.
Atzo, gaztetxoenentzako dantzaldia,karaokea eta mozorro festa izan ziren Zumarragako Ederrena pilotalekuan. Amaitzeko, gaurko geldialdiaren ondotik bihararratsaldean, Urretxuko eta Zumarragako jubilatu elkarteetako kideekeuren festa egingo dute. Bi herrietako kaleetan zehar desfilea egingodute mozorro koloretsuekin. Hitzordua, arratsaldeko 17:00etan eginduten Gernikako Arbola plazan.
- Ikusi bideoa jarraian: