
Pasa den ostiralean ligaxkako bosgarreneta azken jardunaldia jokatu zuten Elgoibarren, eta Belokiko bikoteakirabazteko beharra zeukan. Kale edo baleko partida zen. Irabazizgero, final-laurdenetara; eta galduz gero, ordea, kalera. Ba,nagusitu egin ziren. 22-13 azkenean. Lehiatua izan zen neurketaaurreneko tantoetan, baina Rodriguez eta Intxaustik bikote fidagarriaosatzen dutela erakutsi zuten beste behin. Intxausti geroz etagusturago sentitu zen tantoak jokatu ahala, eta Rodriguezek, berriz,ederki asmatu zuen tantoak amaitzerakoan. Azkenean ondo irabazi zutenpartida, eta final-laurdenak jokatuko dituzte. Kanporaketa partidabakarrean erabakiko da, eta oraindik ere zehazteke dago non jokatukoden.
Iñaki Cruz eta IñigoViana Belokiko beste bikoteak, berriz, 11-22 galdu zuen Eskoriatzarenkontra pasa den ostiralean, bigarren mailako Udaberri Torneokohirugarren jardunaldian. Viana erdi gaixo zegoen, eta hortaz, ezinizan zuen bere onena eman. Horretaz baliatu ziren eskoriatzarrakpartida aurrera ateratzeko. Galdu arren, Belokiko bikoteafinal-laurdenetarako sailkatzeko moduan dago oraindik ere.
Goñiren omenezko torneoa
Bide batez gogoratu bihar hasiko dela Goñiren omenez Beloki Pilota Elkarteak antolatzen duen torneoa. Bihar hasita asteartero izango dira partidak Beloki pilotalekuan, arratsaldeko 18:00etan hasita. Finala, martxoaren 30ean jokatuko da.