
Urretxuko eta Zumarragako gaztetxeanhainbat ekitaldi burutuko dituzte hurrengo egunotan,Autosufizientziarantz lelopean antolatu duten programaren barruan.Gaurtik larunbatera “Guk geuk egin dezakegulako” leloa aintzatharturik irratsaio berezia, garagardoa nola egiten den ikastekotailerra edota truke azoka egingo dituzte.
Ekimen horienhelburua jendea nahi dugun guztia egiteko gai dela jabearaztea da.Horretarako jendeak parte hartzeko moduko egitaraua prestatu dute.Gaur irratsaio berezia egingo dute KKinzona irratian 19:30etikaurrera.
Egitaraua:
- Osteguna 18: Irratsaio berezia KK in´zona irratian (FM 98.0)
- Ostirala 19: Garagardoa egiten ikasteko tailer teorikoa 18:30etan eta truke azoka arratsalde osoan zehar.
- Larunbata 20: Mahai-ingurua 17:00etan – truke azoka arratsalde osoan zehar – Gazte Asanbladak egindako labeldun afaria, Gaztelekun eman behar da izena. Ondoren, kontzertuak gauean.