
Hirugarren txangoan parte hartu dutenmendizale gehienek aurreko etapak ere bete zituzten, eta jarraipenaemateko asmoz daude asko. Guztira berrogeita zortzi lagunek osatuzuten igandean Otzaurtetik Lizarrustirako bidea. Elurra izan zutenlagun ia ibilbide guztian zehar. Urretxuko, Zumarragako eta Legazpikomendizaleez gain, oraingoan ere Goierri beheko mendizaleek ere partehartu dute, Ataungoak eta Ormaiztegikoak tartean. Donostia, Eibar etaAndoaindik iritsitakoak ere izan ziren mendizale taldean.
Lizarrustitik Gaintzara
GoierrikoBira osoaren ibilbide erdia bete dute mendizaleek. Hilaren 28anlaugarren etapa izango da. Lizarrustitik abiatuta Gaintzara iritsikodira. Izen-ematea zabalik dago Goierri elkartean. Handik aterako diraotsailaren 28an.