
Galtzagorri elkartekoak Laberintoaren erbestean proiektua jarriko du martxan Zumarragako liburutegian. Laberinto horretan literatura da giltzarria. Urretxuko eta Zumarragako eskola guztietako hirugarren eta laugarren mailako ikasleak laberinto horretan sartuko dira gaur hasi eta martxoaren 1a arte.
Zelai Arizti kultur etxeko erakusketa aretoan jarriko dute labirintoa. Helburua umeengan irakurzaletasuna sustatzea da, baita bizi esperientzia bat eskaintzea ere. Labirintoan sartuko dira haurrak bakarka edo binaka eta harrituko dituzten espazioak aurkituko dituzte, beldurgarriak, asaldagarriak edo espazio ezberdinak aurkituko dituzte. Gelditzeko guneak ere izango dituzte labirintoan, arnasa hartu eta lasaitasunez liburu bat irakurri eta musika entzuteko espazioak hain justu.