
Urretxu eta Zumarragako udalekbertsopaper, poesia eta narratibako Iparragirre sariak banatukodituzte. Gaur arratsaldeko 19:30ean izango da sari banaketa Urretxukoudaletxean. Sariak banatzena gainera, lan irabazleekin argitaratutakoliburuak ere aurkeztuko dituzte.
Bertsopaperei dagokionean guztira bostlan aurkeztu dira. 16 urte artekoen saria banatu gabe geldituko da.16 urtetik gorakoen artean Iñigo Legorbururen ‘Zu, ni etazinema’ lana izan da onena.
Narratiba lanen kopuruaarrakastatsuagoa izan da, guztira 179 lan aurkeztu baitira,horietatik hamahiru euskarazkoak. Euskarazko narratiba lanen saileanhain justu, Irati Goikoetxea beasaindarraren ‘Trena handikdatorrenean‘ lana izan da epaimahaiak aukeratu duena. Erdarazko lanonenari saria, berriz, Alonso Alvarez bilbotarrak jasoko du ‘Elhombre tras la puerta‘ lanagatik.
Bukatzeko, poesia lehiaketara 54 lanaurkeztu dira. Euskaraz idatzitako hamaika lan jaso dira eta sariaNerea Beldarrain donostiarrak irabazi du ‘Abernua: hutsarenoroitzapenak‘ poema sortarekin. Erdarazko lanei dagokienez, VicentePérez madrildarra izan da irabazlea, ‘Palabras verticales‘lanarekin. Saritu guztiek 600 euro jasoko dituzte.