
Urretxuko Eire-Bankoa xake txapelketaren harira, joko horrekin lotutako ekimen ugari egin dira azken asteetan. Asteburua honetan haurren txapelketa, eta zinema emanaldi monografiko bat izango dira.
Hala, gaur gaurko 22:15ean hasita, ‘La diagonal del alfil’ filmaren emanaldia izango da, Urretxuko Labeaga aretoan. Butak 21 zine klubaren laguntzaz antolatutako ekimena da hau. Bestalde, igande honetan Urretxuko Goierri xake elkarteak gaztetxoentzako ere antolatu du lehen xake txapelketa. Urretxuko Gazte Txokoan (Labeaga, 12) izango da txapelketa, arratsaldeko 16:00tik aurrera.
Goierri xake elkarteko Jon Alvarez ari da gaztetxoen txapelketa antolatzen. Bi urte daramatza elkarteko beste lagun batzuekin ikastetxeen bitartez gazteei hastapeneko ikastaroak ematen.
Bi mailatan banatuko dituzte parte-hartzaileak. Lehenengoan 8 eta 10 urte arteko gazteak sartuko dira, eta bigarrenean 11 urtetik 14 urtera artekoak. Sariak guztientzako egongo dira, eta Goierri elkarteak askaria ere emango die gazteei amaieran. Izena ikastetxeetan eman behar da.
Aurten Eire txapelketaren anparoan antolatu dute, baina hurrengo urteei begira litekeena da egitasmoa Gabonetara pasatzea.