
Heriotza eta haren inguruko erritualakabia puntu hartuta, bizitzaren zentzuaz eta maitasunaz ari den drama musikala da. Langabezian gelditu den Daigo Kobayashi biolontxelojotzailea da protagonista nagusia. Emaztea eta bera amaren jaioterrira joango dira euren bizitzari beste bultzada bat emateko.Daigok lan berri bezain berezia lortzen du, hilotzak prestatu etaatontzea. Protagonistak lan bitxi honi esker emango dio bere bizitzari nolabaiteko zentzua eta bere buruarekiko sentitzen zuen ezinegona baretzea lortuko du. Filmearen ezaugarri nabarmenetako bat barrea eta hunkidura naturaltasunez uztartzen dituela da. Gainera,umore beltzezko ukitu batzuk ere baditu.
ButaK 21 zineklub taldea
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide