
Zortzigarren urtez martxoa bertsoz beteko da bailaran. Otsailaren 27an izango da Martxoan Bertsoa bertsolari txapelketa herrikoiaren lehen kanporaketa Urretxuko Fox tabernan, eta martxoaren 26ko finalera bitartean 45 lagun neurtuko dira Urretxuko, Ezkio-Itsasoko eta Legazpiko oholtzetan.
Hamabost taldetan ariko dira 45 bertsolari. Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko, Ezkio-Itsasoko eta Gabiriako bertsolariek parte hartuko dute. Egitasmoaren inguruan zer edo zer nabarmentzekotan parte-hartzea azpimarratu dute Zumarraga-Urretxuko Bertso Eskolako antolatzaileek.
Egitaraua:
- Otsailak 27, larunbata. Lehenengo kanporaketa Fox tabernan, Urretxun, 23:00etan.
- Martxoak 5, ostirala. Bigarren kanporaketa, Motz tabernan, Urretxun, 23:00etan.
- Martxoak 6, larunbata. Hirugarren kanporaketa Igartubeiti baserrian, Ezkio-Itsason, 19:00etan.
- Martxoak 12, ostirala. Laugarren kanporaketa Arrano tabernan, Legazpin, 23:00etan.
- Martxoak 13, larunbata. Bosgarren kanporaketa Aldiri tabernan, Urretxun, 23:00etan.
- Martxoak 26, ostirala. Finala Urretxu-Zumarragako Gaztelekuan, Urretxun, 23:00etan.
Bestelako ekimenak:
- Martxoak 6, larunbata. Arnasketa eta erlaxazioa lantzeko tailerra, Zumarragako kultur etxean, 11:00etan.
- Martxoak 12, ostirala. Zumarragako eta Urretxuko Eskolarteko 23. Bertsopaper Lehiaketako sari banatze ekitaldia, Zelai Arizti aretoan, Zumarraga, 15:00etan.
- Martxoak 27, larunbata. Bertso musikatuak, Gaztelekuan, Urretxun, 22:30ean.
- Martxoak 28, igandea. ‘Bizikletaren misterioa’ haurrentzako bertso-antzerkia, Labeaga aretoan, Urretxun, 17:00ean.
- Apirilak 16, ostirala. Bertso afaria (tokia zehaztu gabe dago), 20:30ean, Julio Soto eta Unai Agirre bertsolariekin.
Argazkia: iazko finalean parte hartu zuten bertsolariak, Gabiriko ‘Mihiluzeak’ talde irabazleko kideekin.