
Guztira 44 gaztetxotik gora bildu zirenpasa den igandean egin zen I. Xake Txapelketan. Hasiera bateangaztetxokoan egin beharreko norgehiagoka azkenean Goierri Elkartekoegoitzan gauzatu zen, txapelketak izan zuen arrakastagatik.Antolatzaileek diotenez, jokalariak oso ondo aritu ziren etalehiakortasun handia egin zen txapelketa guztian zehar. Sistemasuitzarra deritzona erabiliz bost txanda jokatu ziren.
Irabazleak
Unai Elias urretxuarra izan zen garaileerakutsi zuen maila onari esker. Aurretik ere hainbat txapelketairabazitakoa da. Bigarren Legazpiko Santikutz Xake Taldeko XabierGarmendia izan zen eta hirugarren postuan gelditu zen Jon AnderGoenaga. Guztiek jaso zuten saria, eta oparia eman zitzaion baita,Imanol Alonsori ere (8 urte) parte hartzaile gazteena izateagatik.
Nesken parte hartzea ere azpimarratunahi izan du antolakuntzak. Hauen artean Eider Kortabarria izan zenlehendabizikoa. Maddi Letek jaso zuen parte hartzaile gazteenarensaria.
Txapelketaren ondoren Goierri KirolElkarteak merienda preparatu zuen guztientzat.