
Beasain eta Bergara lotuko dituenerrepide zatiko Zumarraga/Urretxu-Legazpi zatiko lanak bide onetikdoaz. Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak atzo esan zuenez languztien bi herenak amaituta daude jada. Aurreikuspenak betez gero,datozen hilabeteetan amaituta egongo dira lan guztiak.
Lan konplexuak
2,1 kilometroko luzera duZumarraga/Urretxu-Legazpiko zatiak, baina lurraldearen orografiakasko zaildu ditu bertan egin beharrekoak. Hala ibilbideko 900 metrolur azpian egin beharko dira, Argixaoko tuneletatik eta beste 266mUrola ibaiaren gaineko biaduktuan. Bi egitura handi hauek eginbeharrak kostuen garestitzea ekarri du. Guztira 48 milioi eurogastatuko dira. Bestela esan, 24 milioi euro kilometroko.
Orain arte egindakoak
2007an hasi ziren Argixaoko tunelakzulatzeko lanak. Ordutik 900 metroko bi tunel zulatu dira. Eskuinekotunelaren estaldura guztiz amaituta dago eta ezkerreko tunelekoak%30ean daude amaituta. Urolako biaduktua, lan hauen beste puntugarrantzitsua, bere horretan amaituta dago, azken ukituak etalurzoruan egin beharreko lanak salbu.
Lanak guztiz amaitzeko geratzen direnhilabeteetan drainatze lanak, Argixaoko tuneletako segurtasun etakontrol neurriak ezarri eta Urretxu-Legazpi lotuneko inausketa lanakegin beharko dira.
Urretxu-Antzuola
Aurten dira hastekoak baita UrretxuAntzuolarekin batuko dituen errepideko lanak. Lan hauen baitan egingoda Deskarga azpitik igaroko den tunela. Lan hauek 68 milioi eurokoaurrekontua dute eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako KrisiarenAurkako Planaren baitan sartu dira.