
Espainiako Gobernuak emango duen tokikoinbertsioetarako fondoarekin hiru proiektu gauzatu nahi dituUrretxuko Udalak Iñaki zabala alkateak otamotz.eus-i adierazidionaren arabera. Oraindik ere erantzunaren zain badaude ere,proiektuak onartzekotan guztira 732.000 euro emango ditu estatuakbigarren E Plan-aren barruan, iaz baino 500.000 euro gutxiago.
Hiru proiektu
Estatuko Fondotik jasoko den dirulaguntzaren zati bat udaletxea berritzeko erabiliko da. Gaur egundagoen egoeran, udaletxean funtzionalki lan egitea ezinezkoa delaadierazi du alkateak. Eta beste alde batetik, dauden segurtasunneurriak ez dira nahikoa Zabalarentzat. Udaletxea berritzeko lanenlehendabiziko fasea finantzatuko da diru honekin, sotoari dagokiona.Bertan udaltzainentzako bulegoak atondu nahi dira eta baita udalartxibategia segurtasun osoz gordetzeko leku bat atondu ere.
Liburutegian ere aldaketak egingo dira.Gune hau berritu eta handitu nahi da eta Kzgunea ere bertara eramateada asmoa. Momentuz, hau da Estatuko Fondoak diruz laguntzeko onartuduen proiektu bakarra.
Azkenik Santa Barbara inguruanur-emaria hobetzeko lanak egin nahi dira. Uraren kudeaketa hobetzekoIturmendi azpian deposito handi bat jarri nahi da baserritarrei urtratatua emateko eta dauden ur baliabideak hobeto aprobetxatzeko.
Argazkia: Urretxuko udal liburutegia