
Urretxuko eta Zumarragako Bertso Eskolak Martxoan Bertsoa egitasmoa antolatu du zortzigarren urtez. Aurtengo «bertso olinpiada» bihar hasiko da Urretxuko Intrepid Fox tabernan, 23:00etan.
Berrogeita bost bat bertsolarik hartuko dute parte denera, hiruna lagunek osatutako hamabost taldetan banatuta. Igartubeiti baserrian (Ezkio) kanporaketa bat egingo dute bigarren urtez, eta Legazpiko Arrano tabernan beste bat. Bigarren kanporaketa Motz tabernan izango da, Urretxun, martxoaren 6an. Martxoaren 26an Gaztelekuan egingo duten finalera arte beste hiru kanporaketa izango dira, bost guztira.
Ekitaldi ugari
Martxoan Bertsoak bertsolaritzaren inguruko beste zenbait arlo ere jorratuko ditu. Aurten ahots teknika, erlaxazioa eta arnasketa lantzeko tailerra emango du Iñaki Camiok. Bertso afaria egingo dute Julio Soto eta Unai Agirrerekin, eta bertso musikatuen gaua ere bai.
Argazkia: iaz Fox-en aitu ziren partaideetako batzuk