
UGLE-ko 2G taldeko ikasleek bigarrenadiera honi heldu nahi izan diote, eta EJE (Empresa Joven Educativa)proiektuaren barruan, Ganbelutxo Kooperatiba sortu dute aurtengoikasturtean. Proiektu honen helburuak, ikasgelan landutako ikasgaiakpraktikan jartzea izan da, eta bide batez, ikasle bakoitzak barruandaraman espiritu ekintzailea piztea.
Isabel Pagola irakaslearengidaritzapean, ikasle talde honek bere lehen kontaktua izan duenpresa munduarekin, horretarako beharrezkoak diren pausu guztiakaurrera eramanaz (estatutuak sortu eta sinatu, organigrama osatu etabete, finantziazioa lortu, izena, logotipoa sortu, produktuak erosieta saldu…).
Talde honen ekarpenik handiena jolasorduetan gainontzeko ikaskideei jateko zerbait beroa eskaintzea izanda, aurtengo negu gogorra hobeto eraman ahal izateko. Aukeraezberdinak aztertu ostean, euren gaitasunak eta ahalmenak kontutanizanda, urdaiazpiko eta gazta sandwichak saldu dituzte jolaslekuanjarritako dendatxo batean. Proposamenak arrakasta handia izan du etahonek negozioa handitzeko grina piztu zien, baina azterketen zamakzeukatenarekin jarraitzea eraman zituen.
Euren ikasketak enpresa ekipamenduetarabideratuta dudenez, ez zeukaten saltzeko eurek egindako ezereskaintzerik eta Gabonetara begira, Beasainen pitxiak egiten dituenartisau batekin elkarlanerako akordio bat sinatu zuten, honekegindako produktuak saldu ahal izateko. Sandwichekin gertatu bezala,hemen ere eskolako gainontzeko lagunen aldetik oso erantzun ona jasodutela esan diote OTAMOTZi kooperatiba honetako kideek eta hemendikeskerrak eman nahi izan dizkiete.
Egindako lan honekin guztiarekin EAEmailan egongo den lehiaketa betan ere parte hartuko dute eta sarirenbat eskuratzeko esperantza ere badute. Horretarako, ikasle taldebatzuk, Errenterian eta Irunen euren proiektua aurkeztu zietengainontzeko partaide eta epaimahaiari. Dena dela, Inauterietankooperatibaren etekinekin egindako afariarekin nahikoa gustura agertudira. Aipatu bestalde, ateratako diru guztiaren %10a Chernobil elkarteari eman zitzaiola.
Amaitzeko, lerro hauen bitartez,eskolak eta batez ere Isabel Pagolak emandako erraztasun guztiakeskertu nahi izan dituzte ikasleek.