
Mendekotasuna duten adineko pertsonekAste Santuko oporraldian egoitzetan aldi baterako egonaldiak egitekoeskaerak aurkezteko epea ireki dute Urretxuko Udalean. Mendekotasunaduen pertsonaren familiari atseden hartzeko aukera ematea da zerbitzuhorren helburua. Bien bitartean adinekoari egoitzan egoteko eta oporgaraia izateko aukera ere ematen dio, aldi berean.
Zerbitzuarenarduradunek azaldu dutenez Aste Santuko programak ez du unitatepsiko-geriatrikoko plazarik. Ezaugarri hori duten pertsonek, beraz,ezingo dute parte hartu atseden hartze egitasmoan. Bestetik, aldibaterako egonaldietarako ez da egokitutako garraiorik izango aurten.
Interesa dutenek eskaerak udaletxeko Gizarte Zerbitzuenbulegoan aurkeztu behar dituzte martxoaren 12a baino lehen.