
Antiguarekin herri plataformak Antiokointerpretazio zentroa eraikitzen lanak hastear daudela uste du. Honenaurrean, Mikel Serrano Zumarragako alkateak, lanak ekaina baino lehenez direla hasiko baieztatu du.
Dena del, Antiguarekin herriplataformak gaur arratsalderako informazio bilera batera deitu dituherritarrak. Bilerari arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasieraZelai Arizti kultur etxean. Bestalde, hilaren 14rako protestaekitaldi bat antolatu dute. Goizeko 11:30ean Zumarragako Euskadiplazatik irtenda martxa bat egingo dute Antioraino. Bertan Udalakinterpretazio zentroaren gainean dituen proiektuen berri emateazgain, haurrentzako jolasak eta pintxo dastatzeak ere izango dira.
Kezkatuta
Antiguarekin herri plataformakjakinarazi duenez, “kezkatuta” daude Udalak Antion aurrera eramannahi duen proiektuarekin. Interpretazio zentroak Antioko baselizarieta inguruneari kalte handiak eragingo dizkiola uste dute.Horregatik, proiektu hau “ez dela beharrezkoa” diote eta gainera“gehiegizkoa” ere badela ziurtatu dute.
Azaldu dutenez, alkateak ez dubideragarritasun planik aurkeztu. Era berean, urtean interpretaziozentroak izango duen 400.000 euroko mantentze kostuari nola aurreegingo dion galdetu diote alkateari. Gogorarazi nahi izan dutegainera, azken urteetan museoetara eta interpretazio zentroetarabisitek behera egin dutela eta Eusko Jaurlaritza museo berriakirekitzearen aurka agertu dela.
Argazkia: Antigurekin herri plataformak abeduan egin zuen elkarretaratzea.