
Saio biak jendetsuak eta biziak izandira. Motzeko saioan, hiru talde bizi izan ziren kantuan eta azkeneanGabiriatik etorritako “Potto eta bere koadrila” taldea izanzen garaile.
Epaileek, amaieran, horrela banatu zituzten puntuak:
1-Potto eta bere koadrila (Potto, Endika, Mikel): 172.72 puntu
2-Beteranoak (Ajo, Segurola, Otegi II): 166.5 puntu
3-Gu ta gutarrak (Pitillo, Pildain, Otegi I): 164 puntu
Iaz izandako festaren oroitzapen goxoagogoan, festa hura errepikatzea zen atzoko helburu nagusia. Etaerrepikatu ez ezik, xehetasunak zainduz, hobetu ere egin zela esandaiteke. Leporaino bete zen Igartubeiti, Martxoan Bertsoakokanporaketa eta ondorengo barrikoteaz gozatzera inguratutakoEzkio-Itsasoko zein inguruko herrietako bertsozale eta lagunez.Zumarraga eta Urretxutik, autobuskada bertsozale inguratu zenIgartubeitira. Festa borobila, nekez ahantziko duguna.
Entzuleen txalo eta oihuen artean, epaileek honela banatu zituzten puntuak:
1-Oilarrak (Itziar, Sasieta, Azkarate): 181.5 puntu
2-Motxorro (Murua, Oiarbide, Iriondo): 181.05 puntu
3-Edurnezuri eta bi ipotxak (Amaia, Edurne, Maialen): 177.5 puntu
Hiru kanporaketa jokatu ostean,Gaztelekuko txartelak inoiz baino garestiago daudela nabarmena da.Honatx, datorren asteburuko azkeneko bi kanporaketen faltan,behin-behineko sailkapena. Gogoratu, finalean hiru taldek kantatukodutela.
1-Potato (Otamendi, Rikardo, Felipe): 188.5 puntu
2-Oilarrak (Itziar, Sasieta, Azkarate): 181.5 puntu
3-Motxorro (Murua, Oiarbide, Iriondo): 181.05 puntu
4-Non dago Eli (Antton, Uxue, Auzmendi): 178.85 puntu
5-Edurnezuri eta bi ipotxak (Amaia, Edurne, Maialen): 177.5 puntu
6-Potto eta bere koadrila (Potto, Endika, Mikel): 172.75 puntu
7-Haundi-maundi jaleak (Pitu, Kaxero, Jaka): 167.6 puntu
8-Beteranoak (Ajo, Segurola, Otegi II): 166.5 puntu
9-Gu ta gutarrak (Pitillo, Pildain, Otegi I): 164 puntu
Informazio gehiago Zumarraga-UrretxukoBertso Eskolaren web orrian.
- Igartubeitiko kanporaketako bideoa ikusgai: