
Neguko giroak ez zituen atzoEmakumearen Nazioarteko Eguneko aldarriak isilarazi. Atzoarratsaldeko 19:00etan hainbat izan ziren Zumarragako eta Urretxukoudalak eta bi herrietako zenbait taldek deitutako elkarretaratzerabildu zirenak. Ospakizunak dena den igandean hasi zituzten, Xerasariaren banaketarekin. Aurten, emakume baserritarren lana omendunahi izan da.
Ekintzak aste guztian
Emakumearen Nazioarteko Egunarenbueltan antolatutako ekintzak ez dira ordea atzoko egunarekinamaituko. Eraldatzen elkartearen eskutik “Alisonen haurra”ikus-entzunekoa izango da ikusgai zelai Ariztin bihar arratsaldeko19:00etan. Bestalde, ostegunean Beasaindik 17:00etan igaroko den“Emakumeen Mundu Martxan” parte hartzeko deia luzatu dieteherritarrei. Ostiralean, Butak 21 zine klubaren eskutik, “Frozenriver” filma aurkeztuko du emakume taldeak, 22:15ean Zelai Ariztin.Amaitzeko hilaren 16an “Emakumea eta minusbaliotasun bikoitza”mahai ingurua eta hilaren 17an “Atzerapenak eta aurrerapenakberdintasunera bidean” kafe tertulia daude antolatuta.
Mairi emakume taldeak ere hainbatekintza antolatu ditu bazkideentzako. Bestalde, nahi duenguztiarentzat irekita antzerkia izango da ostegunean Irri Makilareneskutik. Hiru obra motz eskainiko dituzte18:00etan hasita ZelaiAriztin. Amaitzeko “Hemengo eta hango emakumeak” hitzaldia izangoda 16:00etan Urretxuko kultur etxean ostiralean.
Ikusi ekitaldiak bideoan: