
Urretxuk urtero trialsinarekin duenzita errepikatu zuen igandean; 50 txirrindulari baino gehiago batuzituen Santa Barbara inguruetan kirol ikusgarri horrekin gozatzeko, Gipuzkoako Trialsin Elkarteak antolatutako Gipuzkoa mailako txapelketaren barruan.
Kategoria txikietan, azpimarratzekoa daUrretxu eta Zumarragako hainbat gaztetxoen parte hartzea. Hala, MikelSalaberria infantil mailan aritu zen; alebinetan berriz, BeñatAgirre, Iker Cuadrado, Iñaki Salaberria, Egoitz Mendia etaUrko Peñagarikano. Azken horrek 5. postua lortu zuen gainera.
Txikienen artean egon ziren GaizkaPeñagarikano, Edorta Pérez, Xabier Mendia eta MarkelPérez. Hamar urtetik beherakoentzat txapelketa ez konbokatuarren, parte hartu dezakete promozio maila horretan 10 urte betearte. Iker Esnal zumarragarra 4. izan zen. 3. sailkatu zen AnderAlonso gasteiztarrarekin berdindu zuen.
Superclase mailan, Ion Areitiok (mundumailako txapeldunordea junior mailan) sorpresa eman zuen eta lehenpostuan klasifikatu zen, Diego Barrio gasteiztarraren eta Benito Rosnafarraren aurretik. Azken honi, akats batek 3. postura bidali zion.
Sailkapen orokorra horrela gelditu zen hortaz:
- Ion Areitio
- Diego Barrio
- Benito ros
- Iker Gonzalez