
Euskaltzaindiak eta Bilbao BizkaiaKutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteakliteratura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira. Atzo,Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egin zen sari banaketa. Saridunenartean Maialen Akizuk bi sari eskuratu ditu, A mailan narraziokobigarren saria “Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu”lanarekin eta maila berean olerkigintzako lehenengo saria “Nireherria” lanagatik. B mailan Amaia Iturriotzentzat izan da bigarrensaria “Euria” narrazio lanagatik. Saririk jaso ez badu ere epaimahaiak, Maialen Akizuren “Betikoa” poesia lana ere argitaratuko du lan guztiak bilduko dituen liburuxkan.
Sariak Gorka Martinez BBK Fundaziokoburuak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte. Saridunenartean
Hauek dira 2009ko saridunak:
- A mailan, narrazioan: lehen saria: Zoritxarreko sekretua, Mikela Atxoarena; bigarren saria: Atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu, Maialen Akizu; hirugarren saria: Koaderno txikia, June Ugalde.
- A mailan olerkian: lehen saria: Nire herria, Maialen Akizu; bigarren saria: Gau beltza, Mikela Atxoarena; hirugarren saria: Maitasun izpiak, Lorea Solana.
- B mailan, narrazioan: lehen saria: Korapilo bako soka, Nerea Eizagirre; bigarren saria: Euria, Amaia Iturriotz; hirugarren saria: Zure ispiluaren ximurrak, Nerea Eizagirre.
- B mailan, olerkian: lehen saria: Flora, Leire Arenas; bigarren saria: Txorien jauzi ttikiz, Leire Arenas; hirugarren saria: Musika, Nerea Ibarzabal.
Lan sarituez gain, ondoko lanak argitaratuko dira, epaimahaikoen gomendioz:
- A mailan, narrazioan: Ur, itsasoaren sortzea, Oriane Aiestaran
- A mailan, olerkian: Betikoa, Maialen Akizu
- B mailan, narrazioan: Ipuin bat ordubetean izkribatzeko, Goiuri Unanue
Argazkia: www.euskaltzaindia.net