
Martxoaren 7an, igandea, Basauriko XIV.Duatloia ospatu zen. Astebete lehenago eguraldi txarrarengatik bertanbehera utzitako bi proben ondoren, Euskal-Nafar Zirkuituarenlehenengo proba izan zen igandekoa.
Sprint distantziakoa izan zen Basaurikoproba, hau da, (6km-20km-3km) eta irteeran ia 300 parte hartzaileelkartu ziren. Proba Mikel Elgezabal txirrindulari ohiak irabazizuen.
Urola Asirauto Plazaolako neskektaldekako sailkapenean garaipena lortu zuten, bertaratutako 4 neskeklortutako sailkapenari esker: Gurutze Altuna 5. , Gema Hernandez 9. ,Idoia Garde 10. eta Aintxine Kerejeta 13. , bigarren sailkatu zenDurangoko Mugarra taldeari ordu erdiko abantaila atera ziotelarik.
Mutiletan, Mikel Muruak eta AitorIzagirrek beraien debuta egin zuten Basaurin. Aitor Alberdi 18.postuan eta Ion Azpiazu 21.ean izan ziren taldeko buruak igandean,taldekako sailkapenean zazpigarren postuan sailkatuz.
Parte hartu zuten gainontzekotaldekideak Joseba Alberdi, Jon Murua, Roberto Renilla, Raimon Diazeta Asier Murua izan ziren.
Hurrengo proba martxoaren 13an,larunbata, ospatuko da Oñatin, duatloia izango da distantziamotzean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta Gipuzkoako Txapeldunakbertan erabakiko dira.