
Atzo arratsaldean ireki zen UrretxukoUdalak Gernikako Arbola plazan estalpea jartzeko deitu zuen ideialehiaketara aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa. Erakusketairekitzeaz gainera, sariak ere banatu ziren. DonostiakoAntero-Fernandez arkitekto estudioak egindako GEA proposamena izangoda gauzatuko dutena. Irabazleak bere lanaren azalpenak eskaini zituenatzoko ekitaldian.
Beiraz egindako sabaia proposatu dute,altuan arkupeen amaieraren parean kokatuko luketena. Sabaiakelurraren pisua jasateko moduko sendotasuna izango duela ziurtatudute, eta gardena izanagatik ere garbitzeko modua aurreikusi dutelaere azaldu dute. Beste herri batzuetan antzeko egiturak aztertudituzte horretarako. Estalpeaz gain, plazara jaisteko aldapetan erealdaketak egingo dituzte. Barrualdean dagoen jaitsiera kendu egingodute, eta kanpokoa, aldiz, leundu, irisgarritasun legeak betetzeko.
Gainontzeko lanak
Proposatu diren 21 ideietatik 20k eginzuten aurrera, batek ez baitzituen lehiaketako oinarrizko arauakbetetzen. Balorazio desberdinen ondoren, sei proposamen nagusituziren beste guztien artetik, eta azkenerako hiru desberdinduzituzten: GEA, ZigZag eta The High Line, irabazlea eta hurrengo bisailkatuak izan direnak, hurrenez hurren. Itxiturak jartzeko aukeraizatea eta garbiketarako erraztasun gehiago emateak eragin du GEAproiektua aukeratzea. Iñaki Zabala alkateak, PatxiGutierrezek, Ibon Salaberriak, Begoña Etxanizek eta KoldoTelleria udal arkitektoak osatu dute epaimahaia.
Argazkiak: atzoko ekitaldiko une bat eta erakusketan ikusgai dauden proiektuen zenbait maketa.
Ikusi bideoa jarraian: