
Martxoan Bertsoako herriko taldekakobertsolari txapelketa une gorenera ailegatzen ari da poliki-poliki.Asteburu honetan, azkeneko bi kanporaketak jokatuko dira, eta horiekjokatu ostean erabakiko da hilaren 26an Gaztelekuko finalean zeinhiru taldek kantatuko duten.
Ostiral gaueko saioa, Legazpiko Arranotabernan jokatuko da, ohi bezala, gaueko 11etatik aurrera. Bertan,hiru talde indartsuk neurtuko dituzte indarrak: OK BERRIA (JosebaBarandiaran, Igor Iñurritegi, Eneko Iriondo), TRIKITILARIAK(Aitor Zabaleta, Eugenio Gisasola Lutxurdio, Iñaki Larrañaga)eta ATAGOITI (Gorka Maiz, Beñat Maiz, Julen Agirreburualde)taldeak izango dira kantuan. Legazpiko Nekane Gonzalezek egingo ditugai jartzaile lanak.
Bosgarren kanporaketa, larunbateanAldirin
Ohi bezala, Aldiriko saioarekin(larunbata, 11etan) emango zaio amaiera sailkapen faseari. Saiohonetan, JON OBI MIKEL (Mikel Iturriotz, Beñat Torres, JonMendizabal), TUPIS TUPAU (Manex Mantxola, Ander Kerejeta Atxun, AitorLizarazu Ginz) eta TXAP-ELA (Gorka Ojanguren, Gorka Quevedo, JosebaVillarreal) taldeak izango dira kantuan.
Xehetasunak Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako web orrian.
Argazkia: iaz Aldiriko kanporaketan parte hartu zuten bertsolariak.