
Gaur gauean Jose Inazio Ansorenarenzuzendaritzapean jardungo duen Donostiako Udaleko TxistulariTaldearen kontzertua izango da. Emanaldia Labeaga aretoan egingo dute20:00etan. Sarrera doan da.
Larunbatean, Euskal HerrikoTxistulari Elkarteak biltzarra ospatuko du Urretxun. Urtero herribanatan elkartzen dira txistulari bazkideak, eta aurten Urretxunjarri dute hitzordua. Goiz-goizetik herriko kaleetan txistu hotsaentzun ahal izango da. Meza entzun eta udaletxean harrera ofizialajaso ondoren, batzarra 12:00etan hasiko dute Labeaga aretoan.Ondoren, 13:00etan, hiru txistulari omenduko dituzte elkartearenzilarrezko domina emanez: Javier Hernandez Arsuaga (Donostia), SabinBikandi Belandia (Galdakao) eta Txomin Agirregomezkorta (Pasaia).
Eguerdian bazkaria egingo dute Ederrena pilotalekuanBentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak girotuta. 19:00etan, azkenik,erromeria izango da Areizaga-Kalebarren plazan. Herritarrez gainEusko Dantzari Ikasleak, Lurra eta Irrintzi taldeetako dantzariekhartuko dute parte bertan.
Diskoa grabatzen
Asteburuaigarota Urretxuko txistulari taldea Ramon Esnaola konpositoreurretxuarraren abestiekin osatutako diskoaren grabazioan sartuko daburu-belarri. Esnaolak Urretxuko baserrien izenekin konposatutakopiezak sartuko dituzte bilduman. Grabaketak Urretxun egingo dituzte.Diskoaz gain liburua eta DVDa ere argitaratuko dituzte irailean.
Argazkia: Urretxuko txistulariak SantaZezilia egunean.