
Urretxuko txistulari taldeak 50. urtebetetzen ditu aurten eta asteburuan hasi dituzte ospakizunak. AstekoJose Inazio Ansorenaren gidaritzapean, Donostiako Udaleko TxistulariTaldearen kontzertua izan zen ostiral iluntzean Labeaga aretoan.Bestalde, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak batzar orokorra ospatuzuen larunbatean Labeaga aretoan. 13:00etan, hiru txistulari omenduzituzten elkartearen zilarrezko domina emanez: Javier HernandezArsuaga (Donostia), Sabin Bikandi Belandia (Galdakao) eta TxominAgirregomezkorta (Pasaia). Eta atzetik, 200 pertsonentzako bazkariaegin zuten Ederrena pilotalekuan. Benta Zaharreko Mutiko Alaiaktaldeak girotu zuen bazkalondoa. 19:00etan erromeria egin zutenAreizaga-Kalebarren enparantzan.
Urteurreneko ospakizunak irailean
50. urteurrena irailean gauzatukodenez, orduan izango dira ekintza nagusienak. Aurretik ordea, hasidira motorrak berotzen txistulariak asteburuko ekintzekin hasita.Aipatu bestalde, asteburua igarota Urretxuko txistulari taldea RamonEsnaola konpositore urretxuarraren abestiekin osatutako diskoarengrabazioan sartuko da buru-belarri. Esnaolak Urretxuko baserrienizenekin konposatutako piezak sartuko dituzte bilduman. GrabaketakUrretxun egingo dituzte. Diskoaz gain liburua eta DVDa ereargitaratuko dituzte irailean.