
Urretxuko Udala Euskal Herriko lehenudalerria izango da uraren tarifa jasangarria aplikatzen. Aguas delNorte enpresarekin elkarlanean abiaraziko duen egitasmoa da, etaurretxuarrak uraren kontsumoarekin arduratsuak izan daitezen lortzeadu helburu.
Etxebizitzetako kontsumoari eragingo diote neurriberriek. Eguneko 100 litro, edo gauza bera dena, hiru hilabetekoepean 9 metro kubo ur kontsumitzen dituzten pertsonek onurak jasokodituzte uraren fakturan. Iaz metro kuboko 0,61 euroko tarifa zuenezarria Udalak, eta aurten eguneko eta pertsonako 100 litro edogutxiago kontsumitzen dituztenentzako 0,56 eurokoa izango da tarifa.Kontsumo hori gainditzeak, hala ere, gastua nabarmen haziko dufakturan. 100 litroko kontsumoa gainditzen dutenentzako tarifa 0,93eurokoa izango da, ia bikoitza. Modu horretara kontsumo jasangarriak “saritu” nahi ditu Udalak.
Urtarrilaren 1eanjarri zuten indarrean tarifa berria, eta aurtengo lehen hiru hiletakofakturan antzemango dituzte lehen aldaketak urretxuarrek.