
Oñatiko XIX. Duatloia izan zenlarunbatean egin zena. Euskal Herriko Zirkuituko bigarren proba izanzen eta Gipuzkoako txapeldunak erabakitzeko balio izan zuen. Bertan izan ziren beste behin, eskualdeko Urola Asirauto Plazaola taldeko kideak ere.
Distantzia motzekoa izan zen Oñatikoproba 8 km lasterka herriko kaleetan zehar, 40km bizikletan SanPrudentzioko buelta osatuz eta bukatzeko 4 km lasterka. Irteeran ia300 parte hartzaile elkartu ziren eta proba Patxi Vila txirrindularioiak irabazi zuen.
Urola Asirauto Plazaolako neskektaldekako sailkapenean aste bat lehenago Basaurin lortutako garaipenaerrepikatzea lortu zuten, bertaratutako 4 neskek lortutakosailkapenari esker: Gurutze Altuna 5. , Idoia Garde 7. , GemaHernandez 9. eta Aintxine Kerejeta 10.
Era berean Gurutze Altunak maila altukokarrera bat errepikatuz Gipuzkoak txapeldunorde eta lehenherritarraren tituluak eskuratu zituen.
Mutiletan Jexux Lizarazuk eta IñakiEtxanizek euren debuta egin zuten Oñatin. Aitor Alberdi 11.,Ion Azpiazu 32. eta Josetxo Mugika 62. postuan izan ziren taldekolehen sailkatuak larunbatean, sailkapenean meritu handiko 4. postualortuz 31 talderen artean.
Josetxo Mugikak egindako lan onariesker beteranoen 2 mailan bigarren postua eskuratzea lortu zuen.Parte hartu zuten gainontzeko taldekideak Joseba Alberdi, Jon Murua,Edu Perez, Raimon Diaz eta Aitor Izagirre izan ziren.
Hurrengo proba Barakaldoko duatloimotza izango da martxoaren 21ean.