Fermin Gorosabel artista donostiarrak,bere lanen bilduma bat jarri du ikusgai Urretxuko Juan de Lizarazuerakusgelan. “Ez da dirudiena-No es lo que parece” izenburupeanerakusgai jarri dituen lanak, urteetan zehar garatuz joan den grabatueta margoen bilduma bat da. Marrazki hauek egiteko Gorosabelekerabiltzen duen teknika da lan hauetan deigarriena. Kolore kapaezberdinak baliatzen ditu horretarako, ondoren interesatzen zaizkionlekuetatik kendu eta azken emaitzara iristeko.
Horretaz gainera erakusketa honetangiza irudia da protagonismoa hartzen duen gaia. Baina ezerretratuaren ikuspuntutik, begiraden, aurpegieraren edo trazuenikuspegitik baizik. Agertzen diren erretratuetako batzuk, pertsonaioso ezagunen irudiek osatzen dute: Picasso, Karajan edo Chagallatzeman daitezke tartean.
Erakusketa pasa den martxoaren 12aninauguratu zen eta hilaren 28ra arte izango da ikusgai ondokoordutegian: asteartetik igandera 17:30etik 20:30era.
- Ikusi erakusketaren bideoa jarraian: