
Misioen Lagunek Haiti: atzo, gaur eta bihar gaipean mahai-ingurua antolatu dute martxoaren 29rako, astelehena. Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundean lanean dabilen Vicente Rey sendagilea bertan izango da. Rey Haitin zegoen ondorio larriak utzi zituen lurrikara jazo zenean.
Adela Busca erizaina ere bertan izango da, Haititik etorri berria baita zumarragarra. «Beraz, eurek baino hobeto ez daki inork une honetan nola dagoen Haiti eta bertan zer gertatzen ari den», diote Misioen Lagunak elkarteko kideek.
Une honetan taldeko kideak Olaberriko pabiloi batean Gipuzkoako beste elkarteetako kideekin batera Haitira bidaltzeko bi edukiontzi gehiago ari dira betetzen.